Gizartea -

Araba

Bilbo-Miranda Ebro linearen zirkulazioak etenda jarraitzen du, Artomañan izandako istripua tarteko

Autobusez ari dira zerbitzua eskaintzen. Alviako (Renfe) tren bat errailetik atera zen atzo arratsaldean, eta hori bere bidera sartu arte, trenbidea itxita egongo da.

Trena Artomañan (Amurrio, Araba) atera zen errailetik. Argazkia: EITB Media
Trena Artomañan (Amurrio, Araba) atera zen errailetik.
Trena Artomañan (Amurrio, Araba) atera zen errailetik. Argazkia: EITB Media

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo-Miranda Ebro linearen tren zirkulazioak etenda jarraitzen du, bezperan Artomañan (Amurrio, Araba) tren bat errailetik irten eta gero.

Adifen webgunearen arabera, errepide bidezko garraio alternatiboa eskaintzen ari zaie trena hartu behar zutenei.

Hala, litekeena da gaur trenbidea itxita egotea, istripua izan zuen trena bidetik atera behar baitute.

Ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen, Artomaña parean. Adifen iturrien arabera, bagoi baten zati bat soilik atera zen errailetik eta trena abiadura txikian zihoanez, bidaiari asko ez ziren ohartu. Zorionez, ez zen inor zauritu. 60 bidaiariak autobusez eraman zituzten Mirandara, handik, trenez, Madrilera joateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bilbo Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trenen Istripuak Renfe Aiarako kuadrilla gaur