Gizartea -

Polonia

Pablo Gonzalezek espetxetik bidalitako lehen gutuna jaso du haren familiak

Kazetari euskal herritarrak inkomunikatuta jarraitzen du, baina ondo eta itxaropentsu dagoela adierazi dio Oihana Goiriena emazteari.

Pablo Gonzalez kazetaria artxiboko irudi batean.
Pablo Gonzalez kazetaria artxiboko irudi batean.
Pablo Gonzalezen emaztea: 'Eskutitzean esan digu ondo dagoela eta eguna kirola egiten pasatzen duela'

1:16

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso eta inkomunikatuta jarraitzen du, baina gaur haren familiak bere lehen gutuna jaso du ezustean.

Oihana Goiriena emazteak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskutitza apirilaren 9an idatzi zuen eta maiatzaren 26an igorri zuten Poloniatik.

"Ondo dagoela kontatzen digu eta dena pasako dela ziur dago, baina pazientzia beharko dugula dio, traba burokratikoak direla eta, han dena oso astiro doalako", adierazi du Goirienak.

"Osasunez ondo dago, kirola egiten eta irakurtzen pasatzen ditu egunak, baina luze egiten zaizkio", erantsi du.

Horrez gain, Euskal Herrian berari babesa eta elkartasuna adierazteko antolatu diren ekimenak asko eskertzen dituela eta "indarra" ematen diotela jakinarazi dio familiari.   

Gonzalez otsailaren 28an sartu zuten kartzelan, espioitza delitua egotzita, eta duela egun batzuk beste hiru hilabetez luzatu zioten behin-behineko espetxealdia. Harrezkero, inkomunikatuta dago eta ezin du bere familiarekin hitz egin, ezta bere konfiantzazko abokatuarekin ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Polonia