Gizartea -

eguraldia

Udaberriko giro epela datorren asterako, hodeiak eta ostarteak tartekatuta

Astelehenerako giro nahasia espero da, eta zaparradarik ere egon daiteke han-hemenka. Asteartean, berriz, gora egingo dute termometroek.

Udaberriko ilunabarra Punta Galean. Argazkia: Francisco Javier Larrabeiti
Udaberriko ilunabarra Punta Galean. Argazkia: Francisco Javier Larrabeiti
Udaberriko ilunabarra Punta Galean. Argazkia: Francisco Javier Larrabeiti

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunetako udaberriko tenperatura epelekin hasiko dugu astea, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Giroa nahasita egongo da astelehenean eta baliteke bero-hodeiek han-hemenka zaparradak eragitea, baina asteartean hobetzera egingo du eta nabarmen igoko dira tenperaturak.

Astelehenean hodeiak eta ostarteak izango dira, eta giroa apur bat nahastuko da. Goizaldean zaparradaren bat edo beste bota dezake, eta ez da baztertzen lekuren batean trumoi-ekaitzak jotzea. Gerora, goizean, egoera lasaitu egingo da, eta urdinguneak izango dira.

Arratsalde erdialdetik aurrera, ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta zenbait lekutan zaparradak bota litzake. Ipar-haizea izango da nagusi eta tenperaturan ez da gorabehera handirik izango.

Asteartean hodeiak eta ostarteak izango dira, eta termometroek gora egingo dute. Erdi- eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina traba handirik egin gabe. Hortaz, eguraldia eguzkitsua izango da oro har.

Arratsalde-gauean bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen lekuren batean zaparradaren bat botatzea. Tenperatura maximoak hiruzpalau gradu igo daitezke.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa