Gizartea -

IBILALDIA 2022

Milaka lagun hurbildu dira Abusura, Bizkaiko ikastolen aldeko jaira

Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan ospatzen ari dira gaur 44. Ibilaldia, 4,2 kilometroko ibilbidean. Inaugurazio ekitaldian, asteon hezkuntzan lortutako akordioa "aniztasunaren eta elkarlaneran eredu" gisa goraipatu du Bildarratzek.

Hainbat familia Ibilaldiko ibilbidean. Argazkia: EITB Media.
Hainbat familia Ibilaldiko ibilbidean. Argazkia: EITB Media.
Ibilaldiaren 44. edizioa arrakasta handiz ospatu da Abusun

01:26

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abusu ikastolako kideak zein kultura eta instituzioetako ordezkariak ondoan zirela, 10:00etan ireki dute Abusun, Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan, 44. Ibilaldiaren ibilbidea. Jaiaz gozatzeko deiaz gain, datorren urteko Ibilaldia antolatzeko ardura izango duten Ondarroako Zubi Zahar ikastolako ordezkariei pasatu diete aurtengo antolatzaileek festaren lekukoa.

Zaloa Aldatz, Abusu ikastolako gerenteak azaldu duenez, "2013an Haur Hezkuntzako eraikina estreinatu genuen eta horrek eraman gaitu apur bat estu egotera, eta gaurko baliabideak eraikin historikoa behar bezala jartzeko erabiliko ditugu, proiektu metodologikoaren mesedetan".

Erro, harri, har lelopean ari dira ospatzen Bizkaiko ikastolen jaia, eguzkia lagun dutela. Joseba Barandiaranek azaldu du hitz jokoa: "leloa oso jolastia eta argia da. Batetik, 'erro', erroak, sutraiak, sendotu nahi ditugulako; 'harri', gogor gaudelako; eta 'har', harrera herri garelako, ikastolak zabalik daudelako edozein jatorri, sexu, erlijio... jende guztiarentzako".

Ibilaldiaren inaugurazio ekitaldia. Argazkia: Ane Agirre | EITB Media

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak festan parte hartu eta euskara babestera deitu ditu herritarrak. Bere hitzaldian, "eredutzat" jo du aste honetan Hezkuntza Sailak eta STEILAS, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek lortutako akordioa eta "aniztasunaren zein elkarlanaren" alde mintzatu da: "Legebiltzarrak eman digun eredua erabiliz, urteen poderioz, elkarrekin egin behar dugu lan aniztasunean onarrituz, gure hizkuntza, gure kultura bultzatzeko".

Akordioa lortzeko egindako lana eskertu die Jokin Bildarratzek Hezkuntza eragile guztiei
Akordioa lortzeko egindako lana eskertu die Jokin Bildarratzek Hezkuntza eragile guztiei
Akordioa lortzeko egindako lana eskertu die Jokin Bildarratzek Hezkuntza eragile guztiei

1:43

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ere euskaraz bizitzeko eta hizkuntza erabiltzeko deia egin die herritarrei. "Bilbotar guztiak gonbidatu nahi ditut euskara ikastera eta, batez ere, bizitzako arlo guztietan erabiltzera: lanean, etxean...", adierazi du.

Ikastoletako eta erakundeetako ordezkariak inaugurazio ekitaldian. Argazkia: EFE

Familian zein lagunekin "euskaratik eta euskaraz" ospatzeko eguna dute gaur, beraz, Bilbo inguruetan eta milaka lagunek egin dute bat hitzorduarekin. Trafiko arazoak saihesteko, garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete euskaltzaleei. Izan ere, Metro Bilbao, EuskoTren, Renfe eta BilboBus enpresek zerbitzu bereziak antolatu dituzte egun osorako.

Egitaraua

Musika, jokoak, ikuskizunak, kirola, dantza, ipuinak... denetarik izango da Ibilaldian, 4,2 kilometroko ibilbidean. Egitaraua lau guneetan banatu dute: Ikastola (Abusu ikastola), Erro (Ibaieder parkea), Harri (Ollargan) eta Har (Montefuerte).

1. gunea: Ikastola

10:30-11:30 Erronka proba

12:00-12:45 Ipuin kontalaria

13:30-14:15 Imanol Ituiño magoa

15:00-15:45 Yogurinha Borova

16:30-18:00 Aiko

2. gunea: Erro (Ibaieder parkea)

10:30-11:00 Abusuko abesbatza

11:30-12:15 Bokabits

13:00-13:30 Afrika Bibang

14:15-15:00 Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek

15:30-16:15 Disko txantxa

17:00-18:00 Go!azen

3. gunea: Harri (Ollargan)

11:00-11:15 Bolintxu dantza taldea

12:00-12:15 Etorkizuna musikatan

13:00-13:30 Herri kirolak

14:00-14:45 Kai Nakai

15:30-16:15 Itziarren semeak

17:00-18:00 Oxabi

4. gunea: Har (Montefuerte)

11:15-11:45 Dantza tailerra

12:30-13:15 Garilak 26

14:00-14:45 Modus Operandi

15:30-16:15 Str

17:00-18:00 Dj Bull

3 kluba eta "Goa!zen", Ibilaldian

Abusun izango dira EITBren 3 kluba eta "Goa!zen", 2. gunean (Erro) ere. 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, "Goa!zen"en emanaldia eskainiko du EITBk 17:00etan, eta Antxusekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.

Ibilaldia.

Ibilaldiaren abestia

Aurtengo Ibilaldiaren abestia Onintza Enbeitia kazetari eta bertsolariak sortu du, leloa abiapuntu harturik. Iker Villa, La Basu, Afrika Bibang eta Yogurinha Borova artistek jarri diote ahotsa kantari. Bideoklipa ere egin dute, Mikel Clementek zuzenduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Ibilaldia 2024 Bilbo berriak Herriak eta Hiriak Bizkaia EAE albisteak Gizartea Gaurko titularrak Azken kultur albisteak Albisteak Jaiak