Gizartea -

trafikoa

Ibilaldiak aldaketak eragingo ditu Abusuko zirkulazioan

Bilboko Udalak ohartarazi duenez, trafikoan aldaketak izango dira igande honetako 09:00etatik 19:00etara.

Abusu auzoa. Artxiboko argazkia: Begoña Barrutia
Abusu auzoa. Artxiboko argazkia: Begoña Barrutia
Abusu auzoa. Artxiboko argazkia: Begoña Barrutia

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan Ibilaldia ospatuko da eta, ondorioz, aldaketak izango dira Abusu auzoko zirkulazioan 09:00etatik 19:00etara, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Hala, trafikoa eta ibilgailuen sarrera-irteerak moztuko dituzte Abusun. Edonola ere, garajeetarako, garraio publikorako eta larrialdietarako irteera-sarrerak erraztuko dituzte, segurtasun baldintzek hala baimentzekotan.

Iragarritakoaren arabera, esparrua ixtearekin batera, Ponton Bidea- Abusu Zubia - Santa Isabel - Abusu - Zamakola eta Buia errepide arteko kaleak moztuko dituzte, Bolintxubideko bidegurutzera arte.

Gainera, kontrol puntuak egongo dira hurrengo bidegurutzeetan: Miraflores Etorbidean Ponton Bidearekin; Zamakolan Abusu, Ibaialde eta Buia errepidearekin; Askatasuna Etorbideko biribilgunean eta Buia errepidean, AP-68ko tunelen parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Ibilaldia Bilbo albisteak Herriak eta Hiriak Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea