Gizartea -

Gipuzkoa

A-15 autobidea itxita egongo da datorren asteko asteartetik ostiralera bitarteko gauetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Andoainerako noranzkoan Berastegiko lotunetik moztuko da; Iruñerako noranzkoan, berriz, Sorabillako lotunetik, 22:00etatik 6:00etara, lau gauetan.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen A-15 autobia erabat itxita egongo da bi noranzkoetan lau gauez, maiatzaren 31tik ekainaren 3ra, azpiegiturak mantentzeko eta eguneratzeko lanengatik. Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Andoainerako noranzkoan Berastegiko lotunetik moztuko da; Iruñerako noranzkoan, berriz, Sorabillako lotunetik, 22:00etatik 6:00etara, lau gauetako bakoitzean.

Bestalde, foru erakundeak larrialdiko esku-hartzea egingo du Donostiako saihesbideko (GI-20) Loiolako zubibideetako pilareetako batean agertu den pitzadura bat konpontzeko. Beraz, jarduketek irauten duten bitartean, ibilgailuen zirkulazioa erdiko erreietako batera murriztuko dute, eta ez dute garraio berezirik baimenduko.

Neurri hori datorren larunbatean hasiko dute, eta konponketa-lanek iraungo duten hiru hilabeteetan luzatuko dela aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-15 autobia Gipuzkoako Foru Aldundia