Gizartea -

Zientzia

Bidali dute espaziora Euskal Herrian egindako lehen satelitea

Urdaneta sateliteak laupabost urte emango ditu Lurraren inguruan biraka, ingurumenari lotutako ikerketetarako bereizmen handiko argazkiak ateratzen.

Urdaneta Lurretik 500 kilometroko distantziara ibiliko da biraka. Argazkia: EITB Media
Urdaneta Lurretik 500 kilometroko distantziara ibiliko da biraka. Argazkia: EITB Media
Urdaneta, Euskal Herrian egindako lehen satelitea, espaziora bidali dute

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herrian egindako lehen satelitea espazioan da jada. Satlantis enpresak fabrikatu du eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute.

Urdaneta 20:35ean abiatu da Cañaveral lurmuturretik (Florida, AEB), Falcon 9 suziri baten laguntzaz, eta bederatzi minututan orbitan egon da.

Funtzio bera duten gainontzeko sateliteak baino arinagoa da: hamasei kilogramo pisatzen du, eta 40 zentimetro luze eta 20 zentimetro zabal da.

Sateliteak iSIM-90 kamera bat du, energia-, nekazaritza- eta ingurumen-plangintzetako aktibitateak kontrolatzeko diseinatua.

Horrela, punta-puntako teknologiaren bidez, berotegi efektuko gasak, petrolio-isuriak, itsas hondamendiak eta nekazal guneak behartu ahal izango da. 500 kilometroko distantziatik hartuko ditu irudiak sateliteak.

Satlantiseko 17 teknikari eta ingeniariak, Urdaneta satelitearen jaurtiketarekin hunkituta
Satlantiseko 17 teknikari eta ingeniariak, Urdaneta satelitearen jaurtiketarekin hunkituta
Satlantiseko 17 teknikari eta ingeniariak, Urdaneta satelitearen jaurtiketarekin hunkituta

1:24

Egitasmo honen garapenean parte hartu duen Eider Ocerinek Radio Euskadin azaldu duenez, sateliteak laupabost urte emango ditu Lurraren inguruan bueltaka, ingurumenari lotutako ikerketetarako bereizmen handiko argazkiak ateratzen.

Urdanetarena ez da Satlantisen lehen misioa: enpresak jada baditu bi kamera espazioan. Hau, ordea, lehen satelitea izango da. Hurrengo urteei begira ere zazpi misio inguru dituzte aurreikusita.

Satlantis GEI-Satekin dago lanean, metanoa detektatzeko satelite bat. Datorren urtean espazioratuko dutela uste dute, ekainean. Enpresaren beste erronken artean, itsasoko plastikoen behaketa eta jarraipena egitea da, baita landa sailetako patologien kontrola ere.

Satelitatearen jaurtiketa, Cabo Cañaveralen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Leioa argazkiak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Unibertsoa gaur