Gizartea -

Osasuna

Tximino-baztangaren Euskadiko lehen bi kasuak baieztatu dituzte

Arabako bi gizonek eman dute positibo. Sintoma arinak dituzte. Osasun Sailak azaldu duenez, Mikrobiologia Zentro Nazionalak baieztatutako bi kasuek lotura epidemiologikoa dute Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin.

Birusarekin infektatutako larruazal zati bat, mikroskopio batekin hartutako irudia. Argazkia: EFE
Birusarekin infektatutako larruazal zati bat, mikroskopio batekin hartutako irudia. Argazkia: EFE
Birusarekin infektatutako larruazal zati bat, mikroskopio batekin hartutako irudia. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tximino-baztangaren Euskadiko lehen bi kasuak baieztatu dituzte asteazken honetan. Hain zuzen ere, Arabako bi gizonek eman dute positibo. Horien sintomak arinak dira, eta ez dituzte ospitaleratu behar izan.

Osasun Sailak azaldu duenez, Mikrobiologia Zentro Nazionalak baieztatutako bi kasuek lotura epidemiologikoa dute Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin.

Lehen kasu susmagarria maiatzaren 20an atzeman zuten Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gizonezkoa zen, eta Osakidetzako Arabako Unibertsitate Ospitalean artatu zuten, baina ez zuten ospitaleratu behar izan. Gizon hori tximino-baztangarekin bateragarriak ziren sintomak agertzen hasi zen bidaia batetik itzuli ondoren.

Hala ere, koadro arin bat zuenez, etxean isolatzeko agindu zioten, dagokion jarraipenarekin.

Fernando Simon Osasun Larrialdi eta Alerten Koordinazio Zentroko zuzendariak Ourense bisitatu du asteazken honetan, hiriko Medikuen Elkargoak covid-19aren inguruan antolatutako jardunaldien markoan. Ekitaldia hasi baino lehen, tximino-baztangaren aurrean "lasaitasun eta zuhurtzia" mezu bat zabaldu nahi izan du epidemiologoak. Oraingoz, "Espainian, txertoa ez litzateke beharrezkoa", adierazi du Simonek.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nabarmendu duenez, 16 herrialdetan atzemandako tximino-baztangaren agerraldia "kontrola daiteke oraindik", transmisioa "txikia" da eta.

Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateko zerbitzuburuak lasaitasunerako mezu argia eman zuen. Ez diola kezkarik sortzen esan zuen eta hau ez dela "jende guztia dantzan jartzeko zerbait".

Virus de la viruela del mono por microscopía electrónica, facilitada por el Instituto de Salud Carlos III (ISCIII).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Europar Batasuna Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Txagorritxu Ospitalea Munduko Osasun Erakundea Tximino-baztanga