Gizartea -

Cañaveral Lurmuturra

Urdaneta lehen euskal satelitearen jaurtiketa, zuzenean eitb.eus-en

Ekitaldia 20:35ean izango da (Euskadiko ordutegian) Cañaveral Lurmuturretik, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streamingez EITBren web gunetik.

8-9 minutu beharko ditu jardungo den orbitaraino heltzeko. Argazkia: EITB MEDIA
8-9 minutu beharko ditu jardungo den orbitaraino heltzeko
8-9 minutu beharko ditu jardungo den orbitaraino heltzeko. Argazkia: EITB MEDIA

I.g. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urdaneta Lurretik kanpo bidaliko duten lehen euskal satelitearen jaurtiketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.

Ekitaldia 20:35ean izango da (Euskadiko ordutegian) Cañaveral Lurmuturretik, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streamingez EITBren web gunetik.

Jaurtiketaren ostean, 8-9 minutu beharko ditu jardungo den orbitaraino heltzeko, Lurretik 500 km-ra.

Urdaneta beste satelite handiago baten barruan joango da espaziora, beste 50 bat sateliterekin batera. Satelite handiak heldu behar duen lekura heltzen denean, barruan dauzkan sateliteak askatzen hasiko da, banan banan, eta Urdaneta bosgarrena izango da.

Urdanetak laupabost urte emango ditu gaurtik hasita, bereizmen handiko irudiak hartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Zientzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientziaren hedapena Unibertsoa