Gizartea -

Segurtasun Batzordea

Bilboko ustezko hiltzailearen auziak adarrak ditu Estatu espainiarrean eta beste herrialde batzuetan

Erkorekak lasaitasun mezua helarazi dio LGTBIQ+ kolektiboari, gaur Segurtasun Batzordean egindako agerraldian. Azaldu duenez, ikerketa konplexua eta luzea izango da, "gertakizun batzuk frogatutzat eman" daitezke, baina frogatu beharreko beste asko eta asko daude oraindik".

Erkoreka, Legebiltzarreko Batzordean, agerraldian. Argazkia: EITB MEDIA
Erkoreka, Legebiltzarreko Batzordean, agerraldian
Bilboko ustezko hiltzailearen ikerketa atzerrira ere zabaldu dutela jakinarazi du Josu Erkorekak

2:26

Iker Gonzalez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko ustezko hiltzailearen auziaren ikerketak adarrak ditu Euskaditik kanpo, bai beste autonomia erkidegoetan, baita beste herrialde batzuetan ere

Hala adierazi du Josu Erkoreka lehengo lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak Legebiltzarrean egin den Segurtasun Batzordearen baitan. 

Erkorekaren esanetan, "Ertzaintzaren ikerketak jarraitu egiten du kasu honetan, eta ikerketa konplexua bezain luzea dela eta izango dela" aurreikusi dute.

Gainera, ikerketa hori, "Fiskaltzarekin eta Instrukzio-Epailearekin batera gauzatzen ari dela eta beste kidego polizial batzuekin batera" egiten ari dira. Izan ere, kasu honek, Euskadin ez ezik, Euskaditik kanpo ere adarrak dituelako, Estatu espainiarrean eta beste Estatu batzuetan. Hori dela eta, "lurralde horietako poliziekin koordinatu beharra dago". 

Era berean, lehenengo lehendakariordeak lasaitasun mezua helarazi nahi izan dio LGTBIQ+ kolektiboari,  "ondo asko baitakigu, kasu honek, larritu egin duela". 

Gorrotoaren astungarriari dagokionez, Erkorekak adierazi du Ertzaintza "kalifikazio juridikoari lagun diezaioketen elementu guztiak" biltzen ari dela. Hori "ezin da egin polarizazio-zantzu objektiborik gabe, horiekin marraztu daiteke eta pertsona horrek biktima edo biktimak hautatzeko erabilitako agertokia".

Hala, Ertzaintza zantzu horiek jasotzen ari dela azaldu du, Fiskaltzak eta organo judizialek ondoren kalifikazioa egiteko elementuak izan ditzaten.

Erkorekak ez du auziari buruzko zehaztasun gehiago eman, "diskrezioz" jokatzearen alde egin duelako, "kasu honetan gertatzen den bezalaxe, delitu baten ikerketaren aurrean gaudenean, fiskaltzaren bultzadarekin eta Instrukzio Epaile baten zuzendaritzapean". 

Sailburuak gogorarazi du auzia ezagutu zenetik, hainbatetan eskatu zaiola ikerketaren egoerari buruzko informazioa, "eta ulertzekoa da jakin mina; ulertzekoa eta zilegia, noski". "Baina Segurtasun Sailak ez du Legeak aitortzen ez dionik egin. Eta ez du, ordurako hainbat hilabetetan auziperatuta zegoen gai bati buruzko diligentzia erreserbaturik kaleratu". 

"Argi esan genuen ikerketa konplexua eta luzea geneukala aurretik kasua argitzeko; Ertzaintzak, Fiskaltzarekin eta Instrukzio Epailearekin batera eta, jakina, beste polizia-kidego batzuekin elkarlanean burutzen ari zena eta burutu behar zuena", gaineratu du.

FiltrazioakSegurtasun sailburuak hedabideetara egindako filtrazioei buruz ere hitz egin du, taldeei erantzunez, eta azpimarratu du kezka handia sortu dutela Sailean, "Saila bera dela ko kalteduna, ikerketa asko "kaltetuak izan daitezkeelako".

Hala, adierazi du "ez dela lan erraza, ikerketa bat ireki dugu, filtrazioaren iturriak identifikatzeko".

Orain arte baieztatutako datuak:

Maiatzaren 6an, Josu Erkorekak baieztatu zuen Ertzaintzak sei heriotza susmagarri ikertzen ari zela, Josu Bujandarekin batera egindako agerraldi batean.

Maiatzaren 11an, Erkoreka sailburuak jakitera eman zuen Nelson David M.B., larunbatean espetxeratutako gaztea, 2019an heldu zen Euskadira Bruselatik.

Maitzaren 20an, Bilboko ustezko hiltzaileak Euskaditik kanpo ere jardun zuela baieztatu zuen Erkorekak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Eusko Legebiltzarra argazkiak Delituak albisteak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI+ azken ordukoa Giza hilketak