Gizartea -

Nafarroa

Larri zauritu da txirrindulari bat Altsasun, auto batek harrapatuta

Istripua 12:20ak aldera jazo da, N-2410 errepidean. Zauritutako emakumea helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizikletan zihoan 40 urteko Gipuzkoako emakume bat larri zauritu da Altsasun, ibilgailu batek harrapatuta, eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra 12:20 baino lehentxeago gertatu da. Agenteek abisua jaso dute N-2410 errepidean, 29,700 kilometroan, txirrindulari bat harrapatu dutela ohartarazteko.

Anbulantzia bat bertaratu da, eta osasun-langileek larrialdiko lehen arreta medikoa eman diote emakumeari. Ondoren, zauritutakoa helikopteroz eraman dute ospitalera, pronostiko erreserbatuarekin; halere, iturriek baieztatu dute "larritasunaren barruan egonkor" dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Altsasu Nafarroako Ospitale Gunea