Gizartea -
Gaixotasunak
Espainia giza-baztanga ez diren 21 kasu berri ikertzen ari da tximinoarenak diren ala ez jakiteko
Carlos III.a Osasun Institutuak 28 baztanga kasu baieztatu ditu, horietatik zazpi tximinoarenak direla frogatu dute, eta beste 21ak sekuentziazioaren emaitzen zain daude; horrek zehaztuko du zer birus mota den.
EFE | EITB Media
Carlos III.a Osasun Institutua giza-baztanga ez diren 21 kasu berri ikertzen ari da tximino-baztanga kasu berriak diren ala ez ikusteko
Erakundeak 28 baztanga kasu baieztatu ditu, horietatik zazpi tximinoarenak direla frogatu dute, eta beste 21ak sekuentziazioaren emaitzen zain daude; horrek zehaztuko du zer birus mota den.
Sail horretako iturriek Efe agentziari azaldu diotenez, baztangaren birusak Sars-Cov-2 birusak baino askoz denbora gehiago behar du sekuentziatzeko, eta, beraz, datorren asteazkenera arte ez dituzte behin betiko emaitzak espero.
Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, jaso diren laginetatik bi berriro aztertuko dituzte, emaitzak ez baitira erabakigarriak izan. 30 lagin jaso dituzte denera.
Orain arte egindako analisiek zazpi "monkeypox" kasu berretsi dituzte, joan den asteazkenean sekuentziazio partzial batean positibo eman zuten lehenengo zazpi kasuak hain zuzen.
Gaur arte, bi erkidegok detektatu dituzte tximino-baztangarekin bateragarriak diren kasuak: Madrilek (28) eta Kanariek (kasu bat, oraingoz).