Gizartea -

Justizia

Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak hiru hamarkada egin ditu lanean, eta iaz 2.829 pertsona artatu zituen

Eider Hurtado kazetariak aurkeztu du Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 31. urteurrena ospatzeko ekitaldia. Hurtadok, aldi berean, 'De victimas a supervivientes' dokumentala zuzendu du, eta ETB2k gaur bertan emango du, 22:30ean.

Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 31. urteurrena. Argazkia: EFE
Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 31. urteurrena. Argazkia: EFE
Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 31. urteurrena. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuko (BLZ) profesional-taldeak 1.609 biktima berri hartu zituen, eta dagoeneko hasitako 1.220 espedienteei gehitu zitzaizkien, guztira 2.829 biktima artatu arte; horietatik, 2.412 emakumeak ziren eta 417 gizonak. 31 urte hauetan zehar, taldeak, Zuzenbide, Gizarte Lan, Psikologia eta Administrazioko profesionalek osatua, 55.000 biktima baino gehiago artatu ditu.

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua 1991n sortu zen, eta Estatuan mota horretako zerbitzuetan beteranoena da.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Bilboko Justizia Jauregian izan da gaur arratsaldean, Justizia Zuzendaritzaren mendeko zerbitzuaren 31. urteurrenaren ospakizunean.

Artolazabal Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari Iñaki Subijanarekin egon da. Ospakizun honetan, jendaurrean aitortu da Antonio Jose Perdices BLZko legelaria ekitaldi hunkigarri batean, bere inplikazioagatik eta konpromisoagatik.

"Hiru hamarkada daramatzagu biktimen alde lanean; harro nago horretaz", esan du Artolazabal sailburuak.

"BLZk laguntza profesionala ematen du sufrimendu paralizatzailea min jasangarri bihur dadin; sufrimendutik minera, bizitzen jarraitzeko, ahaztu gabe, baina zoriontasunaren bila etengabe aurrera egiteko. Sufrimendutik ateratzea eta bizitzeko gogoa berreskuratzea", esan du Artolazabalek.

Eider Hurtado kazetariak aurkeztu du Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 31. urteurrena ospatzeko ekitaldia. Eider Hurtadok, aldi berean, De victimas a supervivientes dokumentala zuzendu du, eta ETB2k gaur bertan emango du 'Aqui y Ahora' programan, 22:30ean.

Lan honetan, Hurtadok hainbat delituren (erasoak edo sexu-abusuak, besteak beste) biktimen testigantza jaso du, baita BLZko profesionalena ere, hala nola Lourdes Lorente Zerbitzuko koordinatzailearena eta Juan Luis Fuentes Irse erakundeko gerentearena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea albisteak Indarkeria matxistaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Terrorismoaren Biktimak Trafiko istripuen biktimak Polizia abusuen biktimak