Gizartea -
Erronka demografikoa
Honelakoa izango da hilean 200 euroko laguntza zuzena seme-alaba bakoitzeko
Diru-laguntza alokairu, mailegu edo familia eta lan-bizitza bateratzeko neurriekin bateragarria izango da.
EiTB Media
Iñigo Urkullu lehendakariak zenbait proposamen aurkeztu ditu erronka demografikoari aurre egiteko, besteak beste, 200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte. Hauek dira diru-laguntzaren ezaugarri nagusiak:
-Ezohiko neurria 2023an sartuko da indarrean.
-200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte, 100.00 euroko errenta estandarizatua gainditzen ez duten familientzat izango da.
-Errentaren baldintza betetzen duten familiek 2.400 euro jasoko dituzte urtean seme-alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte.
-Diru-laguntza alokairu, mailegu edo familia eta lan-bizitza bateratzeko neurriekin bateragarria izango da.
-Kenkari fiskalak aplikatuko zaizkie seme-alaba bakoitzeko: 950 euro urtean seme edo alaba bakarragatik, 2.100 euro bi seme-alabagatik.
-Familiak baliabide nahikoak ez baldin baditu, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) ekarpena eskuragarri izango du.
-