Gizartea -

Eguraldia

Termometroak 10 ºC jaitsi dira bat-batean, enbataren ondorioz

Gorlizko (Bizkaia) hondartzaren txosna batean kalteak utzi ditu enbatak, baina ez da inor zauritu.

Tximista, larunbatean Donostian. Argazkia: Naia Yarritu Leon
Tximista, larunbatean Donostian.
Honako hauek dira enbatak utzitako irudiak

0:42

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enbatak eta 10 minutuan 10 ºC arteko jaitsierak eragin ditu termometroetan, Euskalmetek jakinarazi duenez.

Tenperatura 10 minutuan 10 gradu jaitsi da Mungiako (Bizkaia) estazioan. Gainera, 54,7 kilometro orduko ufadak izan dira Matxitxakon, 61,4 kilometro ordukoak Almiken (Bermeo, Bizkaia), 44,8koak Mutrikun (Gipuzkoa) eta 77,4koa Santa Klaran (Donostia). Gipuzkoako kostaldean ekaitza da jadanik.

Gorlizko (Bizkaia) hondartzaren txosna batean kalteak utzi ditu enbatak, baina ez da inor zauritu.

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea abisu horian egon da enbataren ondorioz, 20:00ak arte. Dagoeneko abisua bukatu da.

17:00ak zirenean euri tanta potoloak hasi dira erortzen Donostian, eta Ondarretako hondartzatik jendeak ihes egin du. Ez du luze bota, baina nahikoa izan da arratsaldeko plana aldatzeko. Atertu duenean, eguzkia berriro, eta batzuek bueltatzea erabaki dute.

Arratsaldean enbata sartu eta tenperatura dezente jaitsi da
Arratsaldean enbata sartu eta tenperatura dezente jaitsi da
Arratsaldean enbata sartu eta tenperatura dezente jaitsi da

01:22

Bestalde, Gipuzkoako ekialdeko mendi inguruetan ekaitzak jo du. Ondoren, trumoi-ekaitza lurralde historikoko ipar-ekialdera mugitu da.

Ekaitza izan dute baita Nafarroa iparraldean ere, Doneztebe eta Baztan inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoako albisteak Alerta meteorologikoak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Kantauri itsasoa albisteak