Gizartea -
LGTBIfobia
Bikote bati eraso homofoboa egin diote Arroiabe hondartzan
Biktimetako batek sare sozialetan salatu duenez, harriz eraso diete Uribarri Ganboako urtegian (Araba). Lumagorri elkarteak biktimari eta LGTBI kolektibo osoari babesa helarazi die.
Mikel Dominguez | EITB Media
Eraso homofoboa egin diete bi gizoni, "maricón de mierda" oihukatuz harri bat jaurtita, Uribarri Ganboako urtegiko Arroiabe hondartzan.
Salatzaileak berak sare sozialetan azaldu duenez, "gazte talde bateko norbaitek" bota die harria, Arratzua-Ubarrundiako (Araba) Arroiabe hondartza naturistan zeudela. Biktimetako bat kolpatu du harriak.
Ikusgune Gasteizeko LGTBIfobiaren behatokiak eman duen prentsaurrekoan, Amets Martinez de Heredita Lumagorri elkarteko bozeramaileak eraso homofoboa salatu du, eta babes osoa helarazi dio biktimari.
"Eraso homofobo, transfobo, lesbofobo eta bifobo baten atzealdean kolektibo oso bati helarazten zaion mezu bat dago", esan duenez, eta zentzu horretan, LGTBI pertsona guztiei babesa adierazi die.