Gizartea -

Ikerketa

Bilboko heriotzekin zerikusia duelakoan espetxeratutako gaztea 2019an iritsi zen Euskadira, Bruselatik

Ikerketa "luzea izango da, eta ez da hilabeteetan amaituko"; izan ere, "froga asko aztertu behar dira", ohartarazi du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan.

Nelson David M.B, iragan larunbatean espetxeratutako gaztea, 2019an heldu zen Euskadira Bruselatik.
Nelson David M.B, iragan larunbatean espetxeratutako gaztea, 2019an heldu zen Euskadira Bruselatik.
Hau da hainbat gizonen heriotzarekin lotutako ustezko hiltzaileak egindako ibilbidea

02:26

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak asteazken honetan jakitera eman duenez, Nelson David M.B., larunbatean espetxeratutako gaztea, 2019an heldu zen Euskadira Bruselatik.

Ikerketa "luzea izango da, eta ez da hilabeteetan amaituko"; izan ere, "froga asko aztertu behar dira", ohartarazi du Segurtasun sailburuak ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan.

"Oraingoz, ikerketako datuen arabera, arrazoia lapurreta zela ematen du, baina ez naiz ausartzen gorroto faktorea guztiz baztertzera", esan du Erkorekak ETB1eko "Egun On Euskadi" programan.

Sailburuaren ahotan, ikerketak argituko du "motibazio nagusia bata ala bestea" izan ote den, "baina biak ere izan daitezke".

"Froga asko aztertu behar dira"

Bilbon egindako balizko sei krimen ikertzen ari da Ertzaintza, besteak beste, ustezko homizidio bat eta bi saiakera.

Ikerketako iturriek azaldu dutenez, ustezko egileak biktimekin harremanetan jartzeko, gizon homosexualak elkarrekin kontaktuan jartzeko sare sozial bat erabiltzen zuen. Biktimak drogatu eta txartelen pasahitzak zein bankuko datuak ateratzen zizkien, ondoren kutxazain automatikoetan kontuetako dirua ateratzeko eta transferentzia bere izenean egiteko.

Erkorekaren hitzetan, "ikerketa luzea izango da, eta ez da hilabeteetan amaituko"; izan ere, "froga asko aztertu behar dira". Hala ere, "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu du, "kontuzko gaia delako".

Estasi likidoa kasu guztietan erabili ote zen "frogatzeke" dagoela erantsi du sailburuak, eta horrekin lotuta zenbat heriotza egon daitezkeen galdetuta, ez du erantzun nahi izan, "alarma" sor dezakeelako.

"Komunikabideek interesa izatea uler dezaket, baina zentzudunak izan behar gara", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Ertzaintza Bizkaia Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak LGTBI