Gizartea -
IBILALDIA 2022
Datorren maiatzaren 29an ospatuko da Abusun Ibilaldia
Bilboko Abusu Ikastolak antolatu du Ibilaldiaren 44. edizioa. Indarberriturik itzuli da aurten Bizkaiko ikastolen jaia; 4,2 kilometro izango ditu ibilbideak, eta ekintza sorta oparoa eskainiko dute.
EITB Media
Aurtengo Ibilaldia Bilboko Abusu Ikastolak antolatu du, eta datorren maiatzaren 29an egingo dute, Erro, harri, har lelopean. Familia zein lagunekin "euskaratik eta euskaraz" ospatzeko eguna izango da.
Iaz, osasun-neurriak tarteko, ez zen ohiko ibilbiderik izan, baina edizio berriak bere erroari eutsi dio. Bilboko Abusu auzoa inguratzen duen 4,2 kilometroko ibilbidea izango da aurten, "auzoari begira dagoen ikastola irudikatu nahian".
Abesti batekin batera aurkeztu dute edizioa. Onintza Enbeitia kazetari eta bertsolariak sortu du, leloa abiapuntu harturik. Iker Villa, La Basu, Afrika Bibang eta Yogurinha Borova artistek jarri diote ahotsa kantari. Bideoklipa ere egin dute, Mikel Clementek zuzenduta.
Euskal Herriko hainbat lekutatik joandako jendetza hartuko du Abusuk maiatzaren 29an. Auzora heltzeko garraio publikoa erabiltzeko eskatu du Ibilaldia Elkarteak, errazagoa eta erosoagoa izango baita. Metro Bilbao, EuskoTren, Renfe eta BilboBus enpresek zerbitzu bereziak antolatu dituzte igande horretarako.
Egitaraua
Elkarlanari esker, musika, jokoak, ikuskizunak, kirola, dantza, ipuinak... izango dituzte bueltan aurtengo Ibilaldian. Egitaraua lau guneetan banatu dute: Ikastola (Abusu ikastola), Erro (Ibaieder parkea), Harri (Ollargan) eta Har (Montefuerte). Ibilbidearen hasierako ekitaldia 10:00etan izango da, ikastolan. Bertan, Abusu ikastolak lekukoa pasatuko dio 2023ko Ibilaldiko antolatzaileari, Ondarroako Zubi Zahar ikastolari.
1. gunea: Ikastola
10:30-11:30 Erronka proba
12:00-12:45 Ipuin kontalaria
13:30-14:15 Imanol Ituiño magoa
15:00-15:45 Yogurinha Borova
16:30-18:00 Aiko
2. gunea: Erro (Ibaieder parkea)
10:30-11:00 Abusuko abesbatza
11:30-12:15 Bokabits
13:00-13:30 Afrika Bibang
14:15-15:00 Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek
15:30-16:15 Disko txantxa
17:00-18:00 Go!azen
3. gunea: Harri (Ollargan)
11:00-11:15 Bolintxu dantza taldea
12:00-12:15 Etorkizuna musikatan
13:00-13:30 Herri kirolak
14:00-14:45 Kai Nakai
15:30-16:15 Itziarren semeak
17:00-18:00 Oxabi
4. gunea: Har (Montefuerte)
11:15-11:45 Dantza tailerra
12:30-13:15 Garilak 26
14:00-14:45 Modus Operandi
15:30-16:15 Str
17:00-18:00 Dj Bull