Gizartea -

HEZKUNTZA

Punttuka, braillea euskaraz ikasteko lehen metodoa

Nafarroako Gobernuak sortutako proiektua da, eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.

Braillearen eta euskararen ezaugarriak kontuan hartu dira. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Braillearen eta euskararen ezaugarriak kontuan hartu dira. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Braillearen eta euskararen ezaugarriak kontuan hartu dira. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroak (NHBBZ) Punttuka sortu du, euskaraz tintan eta braillean irakurtzeko eta idazteko ikasketa metodoa.

Materiala Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Sistema hori 34 txartelez osatuta dago eta horietan silabak, letra larrien ikurrak, fonemak eta puntuazio markak azaltzen dira.

Erabilitako hiztegiari dagokionez, euskarazko hitz ohikoenak erabili dira, eta ikasketa prozesurako braillearen berezitasunak eta euskararen ezaugarriak kontuan hartu dira.

Sortzaileek azaldu dutenez, Punttukak tradizioa eta egungo teknologiak uztartzen ditu, bertsoen bidez aurkezten baititu fonemak, eta bertso horietara QR kodeen bidez iristen baita. Gainera, kode horien bidez, baliabide osagarriak erabil daitezke, hala nola liburu baten poesien lokuzioak, zuzeneko eta alderantzizko silabak lantzen dituen jostailuzko tren bat eta kartillen osagarri diren hiru dimentsioko objektuak, besteak beste.

NHBBZko taldearen arabera, material honekin "ikusmen-urritasuna duten euskarazko hiztunei alfabetizazioa eta irakurketa-idazketaren ikaskuntza hobetzen eta errazten zaie, metodo eguneratu baten bidez eta testuinguru inklusiboetan". Halaber, sortzaileen ustez, Punttuka metodoa "hezkuntza-inklusioaren beste urrats garrantzitsu bat da".

Talde honen helburu nagusia ikusmen-urritasuna duten ikasleak eskolan eta gizartean erabat sartzea da. Euskaraz braille irakurketa-idazketarako metodo berritzaile, inklusibo eta motibatzailea falta zen, ordea, eta horregatik jarri zuten martxan Punttuka proiektua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Hezkuntza Nerabezaroa albisteak