Gizartea -

Merkataritza

Bueltan da Euskadi Bono Denda hirugarren edizioarekin tokiko merkataritza sustatzeko

Bonu bakoitzak 10 euroko deskontua izango du, gutxienez 30 euroko erosketa eginez gero. Programa uztailaren 3an amaituko da.

Arropa denda bat. Argazkia: Pixabay
Arropa denda bat.
Arropa denda bat. Argazkia: Pixabay

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu berri du Euskadi Bono Denda programaren edizio berria arautzen duen agindua. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak azaldu duenez, establezimenduak atxikitzeko prozesua programa indarrean sartu eta hurrengo bi asteetan zehar egingo da.

Bonuak erabiltzeko epea establezimenduak atxikitzeko prozesua amaitu eta egun batzuetara hasiko da, behin datu guztiak eguneratu eta bonuak banatu ondoren. Kanpaina uztailaren 3an amaituko da.

Bonu bakoitzak 10 euroko deskontua izango du, gutxienez 30 euroko erosketa eginez gero. Deskontu hori establezimenduan bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren hamasei urtetik gorako pertsonek eskuratu ahalko dituzte bonuak. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, guztira 50 euroko balioa duten bost deskontu-bonu eskuratu ahalko ditu, eta hainbat establezimendutan edo establezimendu bakar batean erabili ahalko ditu, erosketa bakar batean edo gehiagotan.

Euskadi Bono Dendaren hirugarren deialdiak bost miloi euro baino gehiago bideratuko ditu EAEko saltoki txikietara. Eusko Jaurlaritzak bost milioi euro jarriko ditu, eta beste hainbat instituziok ere kanpainari lagunduko diotela baieztatu dute. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arabakoak eta Gasteizko Udalak dagoeneko baieztatu dute kanpaina horrekin bat egingo dutela, eta aurreko edizioetan parte hartu zuten beste udal batzuek ere bat egiteko asmoa agertu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Merkataritza albisteak