Gizartea -
TRAFIKOA
Erabat irekita dago jada A-15 errepidea, Belabietako tuneleko obrak amaitu eta gero
11 hilabete iraun dute obrek. 14.000 ibilgailu baino gehiago igarotzen dira egunero A-15eko tarte honetatik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
A-15 errepidea erabat zabalik dago Belabietako tunela berritzeko lanak erabat amaitu eta gero. 11 hilabete iraun dute obrek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, guar kendu dute bidean, Iruñerako norazkoan, jarrita zegoen bypassa, eta ondorioz, zirkulatzeko normaltasuna itzuli da errepide osora.
1.836 metroko luzera du tunelak eta 16,5 milioi euro kostatu da berrikuntza.
A-15a da Gipuzkoako errepiderik garrantzitsuenetako bat eta tarte horretatik 14.000 ibilgailu baino gehiago igarotzen dira egunero.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea