Gizartea -

BIZKAIA

Bilboko hilketen susmagarri nagusiak Irungo ertzain-etxean jarraitzen du

25 urteko gizonak bere burua entregatu du Irungo ertzain-etxean, eta atxilotu egin dute. EITB Mediak baieztatu duenez, ikerketan laguntzeko prest dago, baina guztia ukatu du Ertzaintzaren aurrean.

Irungo ertzain-etxea. Argazkia: EFE
Bilboko hilketen susmagarri nagusia
Irungo ertzain-etxea. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko hilketen susmagarri nagusiak Irungo ertzain-etxean atxilotuta jarraitzen du. Atzo arratsaldean bere burua entregatu zuen, eta atxilotu egin zuten.

EITB Mediak jakin duenez, ikerketan laguntzeko prest dago, baina ukatu egin ditu leporatu zaizkion delituak.

Atzo arratsaldean, Irungo ertzain-etxera joan zen, bere bila zebiltzala jakin ondoren, haren argazkia eta izen-abizenak zabaldu eta ordu batzuetara.

25 urteko gizonak polizia-aurrekariak ditu, iruzurragatik

Ikertzaileen esanetan, ikerketan laguntzeko prest dago, baina ukatu egin ditu leporatu izan zaizkion delituak.

Epaileak auzia sekretupean jarri du; beraz, ikerketaren inguruko datu ofizial edo xehetasunik ez dute eman.

Bilbon, iazko irailetik abendura arte izandako lau heriotzarekin lotuta egon litekeela uste du Ertzaintzak, baina hirian izandako beste heriotza susmagarri batzuk ikertzen ari dira.

Bizkaiko hiriburuko epaitegietan lau auzibide abiatu dituzte jada, homizidioagatik, eta ikertzaileen susmoa da biktima gehiago egon daitezkeela.

Ustez, gizonezkoekin harremanak izateko aplikazioak erabilita jarri ohi zen kontaktuan biktimekin, drogatu egiten zituen eta dirua kentzen zien. Hasiera batean, heriotza naturalak zirela ustez izan zuten kasu gehiago ikertzen ari dira.

Ikerketan bi puntu esanguratsu daude. Batetik, urriaren 18an, Bilboko Zazpikaleetan, gizon bat hilda aurkitu zuten bere etxean, eta heriotza berezkoa zela uste izan bazuten ere, GHB droga aurkitu zioten gero odolean. Bestetik, abenduan beste eraso bat egon zen: susmagarria beste biktima batekin gelditu zen, baina hark auzotarren laguntza eskatu zuenean, erasotzaileak ihes egin zuen.

Ertzaintza eraso hori gertatu zen Zazpikaleetako etxebizitzara joan zen. Bertan, erasotzaileak ustez utzitako motxila bat eta substantzia estupefaziente bat topatu zituzten. Horrek gizona identifikatzea ahalbidetu zuen.

Bestalde, EFE agentziaren arabera, Valentzian eta Madrilen ere abiatu dituzte gizon horren inguruko ikerketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea LGTBI