Gizartea -

berrikuntza

'50 Next' zerrendak gastronomiaren etorkizuna ezagutaraziko du ekainean Bilbon

'50 Next' zerrendaren bigarren edizioak sektorearen etorkizuna gorpuzten duen gazte sorta iragarriko du ekainaren 24an.

'50 Next' proiektuaren aurkezpena, iaz. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
'50 Next' proiektuaren aurkezpena, iaz. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
'50 Next' proiektuaren aurkezpena, iaz. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The World's 50 Best Restaurants eta The World's 50 Best Bars ekimenen antolatzaileek '50 Next' zerrendaren itzulera iragarri dute ostegun honetan, "gastronomiaren etorkizuna gorpuzten duten" gazteen urteroko zerrenda. Bigarren edizioa ekainaren 24an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duten ekitaldian.

Zerrendaz gain, zenbait hitzaldi "inspiratzaile" izango dira, eta 50 Next 'Class of 2021' zein 'Class of 2022' edizioetako kideekin eztabaidarako panel elkarreragileak, baita "munduko chef txalotuenetako batzuekin" ere.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin antolatu dute jardunaldia, eta Mauro Colagreco, Dominique Crenn eta Joan Roca chefen parte hartzea espero da, besteak beste.

Antolatzaileen hitzetan, "euren ideiak errealitate bilakatu dituzten adimen gazte eta bikain sorta globala eta anitza" aurkezten du '50 Next' zerrendak. Halaber, aipatu dute elikagai eta edari ekosistema osoan mugak gainditzen eta ikuspuntu berrietatik horretako erronkei aurre egiten ari diren gazteekin konektatzea, inspiratzea eta ahalduntzea" duela helburu.

2021eko apirilean lehen aldiz aurkeztutako zerrendaren bigarren edizioak "elikagai eta edarien kateko maila guztietako pertsonak nabarmenduko ditu, euren lana ardatz hartuta". Lan horrek "gai sorta zabala barne hartzen du, zientziatik ardoaren ekoizpenera arte, edo nekazaritzatik teknologiara arte".

35 urte arteko pertsonengan ipintzen du fokua zerrendak, baina adin horretatik gorako eskatzaileak ere aintzat hartzen ditu, duela gutxi ibilaldi profesional berria abiatu badute.

'Class of 2022' deritzonak zerrenda berria aurkeztuko du, "nazioarteko 50 talenturekin, podcast egileetatik aniztasunaren ekintzaileetaraino". Era berean, iazko edizioko sei kategoria berdinetan banatuko dituzte horiek, industriaren eskutik: Gamechanging Producers, Tech Disruptors, Empowering Educators, Entrepreneurial Creatives, Science Innovators, Hospitality Pioneers eta Trailblazing Activists.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia sariak Zer gertatu da gaur Bilbon? Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eusko Jaurlaritza berriak EAE Euskalduna Jauregia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak