Gizartea -

bizkaia

Santurtziko jaietan bortxatu dutela salatu du gizon batek

Udalak gaitzespen elkarretaratzea egingo du astelehen eguerdiko 12:00etan. Ertzaintza, bestalde, gertatutakoa ikertzen ari da.

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat goizaldean Santurtzin bortxatu zutela salatu du gizon batek, eta Ertzaintza ustezko sexu-erasoa ikertzen ari da orain.

Goizaldeko 03:30 aldera gertatu zen, portuko plazan. Hain zuzen ere, inguru horretan zenbait kontzertu izan ziren, San Jorge jaiak zirela eta.

Santurtziko Udalak elkarretaratzea egingo du astelehen eguerdiko 12:00etan, udaletxe parean, gertatutakoa gaitzesteko. Bozeramaile Batzordea goizean zehar bilduko da, gaitzespen idatzi bat prestatzeko.

Aintzane Urkijo alkateak sare sozialen bitartez zabaldutako mezu batean salatu duenez, "Santurtzin ez dugu inoren borondatearen aurkako inolako jokabiderik onartzen".

"Gure herrikide batek jarritako bortxaketa salaketaren aurrean, Santurtzin asteburu honetan beste gizon baten eskutik ustez, Bozeramaile Batzordea deitu dut biharko, gaitzespen idatzi bat adosteko", adierazi du Urkijok.

Era berean, astelehenerako deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Santurtzi Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Sexu erasoak