Gizartea -
NAFARROA
Foruzain bat atxilotu dute Martzillan bikotekide ohiaren mutil-lagunaren autoari su emateagatik
Eskolta lanetan aritzen den 55 urteko gizona aske utzi dute, baina datozen egunetan deklaratuko du Tafallako Instrukzio Epaitegian.
EITB MEDIA
Foruzain bat atxilotu dute aste honetan Martzillan bikotekide ohiaren mutil-lagunaren autoari su emateagatik, Foruzaingoak ostiral honetan jakinarazi duenez. 55 urteko gizona eskolta lanetan aritzen zen. Aske utzi dute, baina datozen orduetan joan beharko du epailearen aurrera.
Antza denez, duela astebete su eman zion bere bikotekide ohiaren mutil-lagunaren autoari, eta haren ondoan aparkatuta zeuden beste ibilgailu batzuk ere kiskali ziren. Azkoiengo suhiltzaileek itzali zituzten garrak.
Kalteak jasan zituen autoetako baten jabeak salaketa jarri zuen, eta ikerketak argitu du atxilotutako foruzaina izan zela sua piztu zuena.
Aske utzi dute, baina datozen egunetan deklaratuko du Tafallako instrukzio epailearen aurrean.