Gizartea -

Koronabirusa

"Zuhurtzia" eskatu du Osasun Sailak: "Bakoitzak ikusi beharko du hartu beharreko neurriak zeintzuk diren"

Gotzone Sagardui sailburuak gogorarazi duenez, Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen gaurko bileran ez dago aurreikusita adinekoei eman beharreko laugarren dosiaren gaia, baina ez du baztertu "Ministerioak mahai gainean jartzea".

Emakume bat, maskara kentzen, kalean dabilela. Argazkia: EFE
Emakume bat, maskara kentzen, kalean dabilela.
Emakume bat, maskara kentzen, kalean dabilela. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuko oporren ostetik, covid-19aren kasuek gora egin dutela eta, "zuhurtzia" eskatu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Gurutzetako Ospitalera egindako bisita batean adierazi duenez, omikron aldaerak kutsatzeko duen gaitasuna kontuan hartuta, "bakoitzak ikusi beharko du arriskua gutxitzeko hartu beharreko neurriak zeintzuk diren".

Adinekoei koronabirusaren aurkako laugarren dosia emateko aukeraz, Sagarduik azpimarratu du adituen iritziaren arabera erabakiko dutela "noiz, non eta nortzuk" txertatu behar diren. Gogorarazi du gaia ez dagoela Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen gaurko bileran aurreikusita, baina ez du baztertu "Ministerioak mahai gainean jartzea".

Azkenik, umeak erasaten ari den eta oraingoz jatorri ezezaguna duen hepatitis aldaera berriaren inguruan, sailburuak argitu du "oraingoz" Euskadin ez dutela kasurik baieztatu. "Kasu susmagarri batzuk egon dira, baina orain arte bakar batek ere ez du positibo eman", erantsi du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gurutzetako ospitalea Txertoak Koronabirusa