Gizartea -

TRAFIKOA

A-8 autobideak itxita jarraitzen du Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, luizi baten ondorioz

Ibilgailuak N-634 errepidetik bideratzen ari dira. Goizean goizetik bidea garbitzeko lanean ari dira, baina baliteke egun batzuk behar izatea errepidea bere onera ekartzeko.

Auto-ilarak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
Auto-ilarak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
A-8 autobidea itxi dute Kantabria eta Bizkaia artean, luizi baten ondorioz

0:47

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8 autobideak itxita jarraitzen du Onton parean, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, luizi baten ondorioz. Goizaldean izan da lur-jausia Kantabriako noranzkoan, eta ordutik, trafikoa N-634 errepidetik bideratzen ari dira.

Arratsalderako autoen joan-etorria arindu bada ere, hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira pare horretan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, errepidea garbitzeko lanean ari dira goizean goizetik, baina baliteke egunak behar izatea bidea bere onera ekarri eta zabaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Euskal hiriburuak Azken ordukoa Bizkaia EAE Muskiz Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kantabria gaur Harri-jausiak