Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emaztea eta alaba hil ditu Gironan
Esquadra Mossoak eta Lloret de Marreko Udaltzaingoa bertaratu dira biktimaren anaiak salaketa aurkeztu ondoren. Bi emakumeen gorpuak aurkitu dituzte etxean, arma zuriaren zauriekin.
Agentziak | EiTB Media
Gizon batek bere emaztea eta alaba hil ditu Lloret de Marreko (Girona) etxebizitza batean. Senarraren gorpua ere topatu dute. Aurreneko ikerketen arabera, krimen bikoitza egin eta bere buruaz beste egin du gizonak.
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, hildakoak senar-emazteak eta haien alaba dira. Emakumearen anaia astelehenetik bilatzen ari zen.
Esquadra Mossoak eta Lloret de Marreko Udaltzaingoa bertaratu dira biktimaren anaiak salaketa aurkeztu ondoren. Bi emakumeen gorpuak aurkitu dituzte etxean, arma zuriaren zauriekin. Aitaren gorpua, aldiz, patioan topatu dute.