Gizartea -

Paris

Notre-Dameko lanak bisitatu ditu Macronek, sutearen hirugarren urteurrenean

Berpizten hasi da Parisko katedrala. 2014an berriro ateak ireki ahal izatea aurresikuten dute.

Macron, Notre Dameko katedrala bisitatzen. Argazkia: EFE
Macron, Notre Dameko katedrala bisitatzen.
Macron, Notre Dameko katedrala bisitatzen. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Notre-Dameko katedrala, Parisko ikurretako bat, berpizten hasi da, estalkia erre zuen sutea gertatu zenetik hiru urte betetzen direnean. Momentu horrenta, tenplu gotiko enblematikoenetako bat kolokan jarri zuen suak. Gaur egun, haren zaharberritzea aurrera doa, 2024an berriro ireki ahal izateko.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak katedraleko lanak bisitatu ditu, bigarren itzuliko kanpaina hasi den egunean. Lan-jantzia eta babes-kasko zuria jantzita, barrura sartu da, aldamioz betetako eraikinean, eta lanez arduratzen direnekin hitz egin du.

Duela hiru urte, sutea izan eta gutxira, katedrala bost urtean berreraikiko zuela agindu zuen presidenteak. Egutegi hori betetzea espero dute oraindik, baina arduradunek uste dute anbizio handikoa dela, Agian, meza ematea posible izango da, baina ez dago hain argi sutea piztu aurretik jasotzen zituen 13 milioi bisitarientzat irekitzea.

Zaharberritze lanak erritmo bizian egiten ari dira eta, sendotze fasea gainditu ondoren, katedralaren jatorrizko formatua zaharberritzen hasi dira. Langileek dagoeneko lortu dute kaltetutako materiala kentzea, egiturak ziurtatzea eta tenplua behin-behineko teilatu batekin estaltzea, berria noiz iritsiko zain.

Gainera, sutean busti ziren berunaren hormak garbitu dituzte, eta, bide batez, lehen baino zuriagoak izango dira aldamioa kentzen dutenean.

Datorren urtean aurreikusita dago berreraikuntzaren faserik ikusgarriena: 2019ko apirilaren 15eko arratsaldean erre zen orratza berriro altxatzea, Eugène Viollet le Duc arkitektoak XIX. mendean egin zuenaren berdina.

Barrualdean, garbiketa-lanekin batera, kanpaina arkeologiko bat egin da, tenpluak oraindik gordetzen dituen sekretuetako batzuk argitara ateratzeko. Lehenik eta behin, berunezko sarkofago antropomorfo bat. Adituek erlijiosoen goi mailako agintari bati egozten diote. Gainera, XIII. mendeko aldare zahar baten aztarnak agertu dira, 500 urte geroago suntsitu zena, garaiko kultu-premia berrietara egokitzeko.

Arkeologoekin, langileekin eta adituekin batera, gaur egun aldamioen labirintoan, mundu osoa geldiarazi zuen hondamendiaren arrazoiak zehazten saiatzen diren ikertzaileak ere ibiltzen dira. Ustekabeko sute baten hipotesiak pisu gehien duena izaten jarraitzen du, baina ez dira baztertzen beste arrazoi batzuk.

Notre-Dame katedralaren berreraikuntza ikustera gerturatu dira milaka lagun
Notre-Dame katedralaren berreraikuntza ikustera gerturatu dira milaka lagun
Notre-Dame katedralaren berreraikuntza ikustera gerturatu dira milaka lagun

1:3
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris Suteak Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Frantziako hauteskundeak