Gizartea -
Trafikoa
Gizonezko bat hil da motor-istripuz, Bilbon
Ezbeharra ostegun arratsaldean gertatu zen, Ibarrekolanda auzoan, Enekurirako bidean, eta motorzaleak 51 urte zituen. Udaltzaingoek laguntza eskatu die lekukoei.
eitb media
51 urteko gizonezko bat hil zen atzo arratsaldean motorrarekin istripua izanda Bilboko Ibarrekolanda auzoan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 19:43 aldera izan zen Carmelo Bernaola kaleko tunelen irteeran, Enekurirako bidean, motorzalea errepidetik irten zenean.
Larrialdietarako anbulantzia bertaratu zen, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan zuen egin.
Bilboko Udaltzaingoa ari da gertakaria ikertzen, eta lekukoei laguntza eskatu die, ezbeharrari buruzko informaziorik badute deitzeko 94 420 50 40ra edo idatz dezatela trafico.ssc@bilbao.eus-era.