Gizartea -
Irteera operazioa
Bederatzi kilometroko ilarak izan dira AP-8 autobidean, Irunen
Aste Santuko irteera operazioak pilaketa handiak eragin ditu arratsaldean AP-8 autobidean, Irunen; A-8 autobian, Kantabriarako noranzkoan; eta A-1 autobian, Armiñonen. Normaltasuna itzuli da errepideetara 20:00etatik aurrera.
EITB MEDIA
Aste Santuko irteera operazioa 15:00etan hasi da eta laster sortu dira pilaketak ohiko puntuetan. AP-8 autobidean, Irunen eta Baionako noranzkoan, bederatzi kilometroko ilarak izan dira.
Halaber, Armiñonen, A-1 autobiaren eta AP-1 autobidearen arteko lotunean, Burgosko noranzkoan, sei kilometroko pilaketak izan dira.
Horrez gain, Mioñon (Kantabria) istripu bat izan da eta lau kilometroko ilarak eragin ditu A-8 autobian, Ortuella eta Muskiz artean, Kantabriarako noranzkoan.
Zirkulazioa normaltasunera bueltatu da hiru gune horietan, 20:00etatik 21:00etara bitartean.
Aste Santuko irteera operazioan 509.000 desplazamendu izango direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak, hau da, pandemia aurreko joan-etorri bolumena.