Gizartea -

BIZKAIA

Gazte batek asteburuan Bilbon jasandako eraso homofoboa gaitzetsi du Bilbao Bizkaia Harrok

LGTBI kolektiboaren aurkako erasoaren aurrean jarduteko eskatu dio Fiskaltzari, eta gaitzespen horrekin bat egiteko eta eraso horiek prebenitzeko politikak indartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari, Aldundiari eta Udalari.

Homofobiaren aurkako manifestazioa, irailean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Homofobiaren aurkako manifestazioa, irailean
Homofobiaren aurkako manifestazioa, irailean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte batek larunbatean Bilbon jasan zuen eraso homofoboa irmoki gaitzetsi du Bilbao Bizkaia Harro kolektiboak. Antza denez, hainbat gaztek egin zioten eraso.

Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bilboko Udalari eskatu die bat egin dezatela gaitzespen horrekin, eta indartu ditzatela LGTBI kolektiboaren aurkako eraso horiek prebenitzeko politikak eta baita horien aurrean hartu beharreko neurriak ere. 

Halaber, LGTBI kolektiboaren aurkako erasoaren aurrean jarduteko eskatu dio Fiskaltzari "sexu orientazioagatiko gorroto delitu argia" dela iritzita.

Biktimari laguntza eta baliabideak eskaini ondoren, Bilbao Bizkaia Harrok herritarrei dei egin die eraso horren aurka mobiliza daitezen.

Aste honetan bertan Eusko Jaurlaritzak zabaldutako txosten baten arabera, LGTBI kolektiboaren kontrako delituek nabarmen egin zuten gora iaz Euskal Autonomia Erkidegoan, 73 kasu zenbatzeraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Homofobia Albisteak LGTBI