Gizartea -

ASTE SANTUA

Bizkaibusek Gaztelugatxeko Donieneko eta Laida eta Lagako hondartzetako zerbitzuak indartuko ditu Aste Santuan

Zerbitzu berria larunbat honetan, apirilaren 9an, jarriko da martxan eta apirilaren 24ra arte luzatuko da.

Gaztelugatxeko San Juan, artxiboko irudi batean
Gaztelugatxeko San Juan, artxiboko irudi batean
Gaztelugatxeko San Juan, artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibusek zerbitzu bereziak jarriko ditu Gaztelugatxeko Donienerako eta Laida eta Lagako hondartzetarako Aste Santua dela eta, larunbat honetatik, apirilaren 9tik, igandera, apirilaren 24ra, Bizkaiko Foru Aldundiari iragarri duenez.

Gaztelugatxeko Donienera doan A3524 Bermeo-Bakio lineako zerbitzua, egunero, 09:30etik 20:00etara izango da. Autobusak Bakioko Bentalde geltokitik irtengo dira eta Bermeoko Lamera geltokiraino iritsiko dira. Bakiotik irteerak 09:30ean hasi eta 19:30ean amaituko dira, eta Bermeotik 10:00etatik 20:00etara irtengo dira. Bermeotik eta  laurdenetan aterako dira autobusak, eta Bakiotik, laurden gutxitan.

Laida eta Laga hondartzetara joateko zerbitzu bereziak

Urdaibaiko hondartzetara joateko zerbitzuei dagokienez, Mungia-Gernika Lumo-Ibarrangelu bidea egiten duen A3526 linea larunbatetan eta jaiegunetan ere ibiliko da.

Astegunetan eta larunbatetan, honako orduetan aterako dira autobusak Mungiatik Gernikarantz: 07:00, 08:30, 11:30, 13:30, 16:30, 19:30 eta 22:00etan. Jaiegunetan ere ordutegi bera izango da (07:00etako zerbitzurik ez da izango). Gernikatik Mungiarantz, berriz, honako ordutegia izango dute autobusek astegun eta larunbatetan: 07:35, 10:10, 13:10, 15:15, 18:10, 21:15 eta 22:30. Jaiegunetan 10:010ean irtengo da lehen autobusa, eta ondorengo orduetan ere berdintsu.

Gernikatik Ibarrangelura, astegunetan 09:00, 12:00, 14:10, 17:00 eta 20:10ean aterako dira autobusak. Larunbat eta jaiegunetan, azkenengo zerbitzua 20:00etan aterako da. Bueltan (Ibarrangelu-Gernika) honako ordutegia izango da: 09:35, 12:35, 14:45, 17:35 eta 20:45.

Bestalde, apirilaren 1etik urriaren 31ra arte, A3247 (Bilbo-Aireportua) lineak 20 minutuan behin eskaintzen ditu autobusak egun guztietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilboko Udala Bermeo Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gernika-Lumo Euskal Kostaldea Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Aste Santua Gaztelugatxe