Gizartea -

Koronabirusa

Non erabili behar dugu musukoa?

Barrualdeetan maskara erabiltzeko agindua bertan behera utziko duen araudi berriak zenbait salbuespen biltzen ditu.

Adinekoen egoitzetako langileek musukoa erabiltzen jarraitu beharko dute. Artxibko argazkia: EFE
Adinekoen egoitzetako langileek musukoa erabiltzen jarraitu beharko dute. Artxibko argazkia: EFE
Nola erabili beharko genuke musukoa derrigortasuna bukatutakoan?

1:21

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 20tik aurrera musukoa eremu itxietan erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango. Edonola ere, Espainiako Gobernuak onartutako araudi berriak baditu salbuespenak eta maskara nahitaezkoa izango da oraindik zenbait eremutan: osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraio publikoan, adibidez.

Non erabili behar da musukoa?

- Ospitaleetan, osasun zentroetan, odola emateko zentroetan eta farmazietan maskara erabili behako dute langileek eta bisitariek. Pazienteek, berriz, eremu komunetan soilik jarri beharko dute.  

- Zentro sozio-sanitarioetan ere musukoa erabili beharko dute langileek eta bisitariek. Erresidentzietan bizi diren pertsonek, ostera, ez dute maskara jantzi beharko.

- Hegazkinez, trenez, metroz, tranbiaz, autobusez bidaiatzerakoan eta garraio publiko guztietan musukoa nahitaezkoa izango da. Itsasontzietan ere derrigorrezkoa izango da, 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzerik ez badago. Nasetan eta geltokietan ez da musukorik erabili beharko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa Maskarak Farmaziak gaur