Gizartea -

KORONABIRUSA

Ministerioak eta erkidegoek bilera egingo dute gaur, maskara barrualdeetan erabiltzeari uzteko akordiorik gabe

Maskararen gaia ez dago gaurko gai ordenan, baina, itxura guztien arabera, horretaz arituko dira. Dena den, ez da erabakirik espero.

Pentsiodunak maskara jantzita. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunak maskara jantzita
Pentsiodunak maskara jantzita. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek bilera egingo dute gaur Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen baitan, eta litekeena da maskara barrualdeetan kentzeko aukeraz hitz egitea, nahiz eta ez dagoen hori gaurko gai ordenan jasota.

Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak aste honetan adierazi duenez, "pausoz pauso" joango dira eta maskara kentzeko erabakia "adituek proposatzen dutenean" hartuko da.

Adituak proposamen bat lantzen ari dira, eta amaitzen dutenean Osasun Publikorako Batzordearen esku utziko dute. Horien arabera, aldaketak "pixkanaka egin behar dira". Edozein kasutan, maskararen erabileraren inguruko edozein aldaketa Aste Santuaren ondoren egitearen alde egin dute.

Gaur-gaurkoz ez dago adostasunik autonomia erkidegoen artean.

Nafarroako Gobernuaren iritziz, maskarak barnealdean derrigorrezkoak izateari uzteko "unerik aproposena" Aste Santuaren ostean da, atzo Santos Indurain Osasun kontseilariak esan zuenez.

Eusko Jaurlaritza ere ez da erabaki hori Aste Santua baino lehen hartzearen aldekoa, Bingen Zupiria bozeramailearen hitzetan. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak duela egun batzuk esan zuen oraindik ez zela erabaki hori hartzeko unea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa Maskarak koronabirusa