Gizartea -

GERTAERAK

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, beste bati labanaz erasotzeagatik Bilbon

Ustezko erasotzaileak ihes egin zuen, baina handik gutxira, Ertzaintzak aurkitu egin zuen. 47 urteko gizona polizia-etxean dago, epailearen esku jarri zain.

Ertzaintzaren auto bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Ertzaintzaren auto bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Ertzaintzaren auto bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, labana batekin beste gizon bat zauritu izana leporatuta. Antza, liskar batean, atxilotuak beso batean ebakia eragin zion beste gizonari.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakaria atzo gauean gertatu zen, 22:00ak inguruan, Bilboko Rodriguez Arias kalean. Ingurua zaintzen ari zen herritarren babeserako patruila bat gertaeraren lekura hurbildu zen, eta biktimak ezkerreko besoan ebakia zuela egiaztatu zuen.

Dirudienez, ustezko erasotzaileak lekutik ihes egin zuen, baina Ertzaintzak handik gutxira aurkitu zuen. Gizonak odol-arrastoak zituen eskuetan, eta ustez erasoan erabilitako labana soinean zeraman.

Atxilotua polizia-etera eraman dute, epailearen esku jarri aurretik. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, aurrekariak ditu antzeko delituengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Euskal hiriburuak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Delituak bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak