Gizartea -

gerra zibila

Durangok 1937ko bonbardaketa oroitu du, Ukrainako gerra gogora ekarriz

Bizkaiko herriak bonbardaketaren 85. urteurrena ospatu du egun osoan zehar, askotariko ekitaldiekin, eta bizirik dirauten beste hainbat gatazka gogora ekarriz; Ukraina, Yemen edo Palestinakoak, esate baterako.

Durangoko Santa Maria eliza. Argazkia: EITB Media
Durangoko Santa Maria eliza. Argazkia: EITB Media
1937ko Durangoko bonbardaketaren simulazio birtuala

0:44

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko (Bizkaia) herriak 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketaren urteurrena ospatu du ostegun honetan, Ukrainako gerra eta bizirik dirauten beste hainbat gatazka gogora ekarriz, Yemen edo Palestinakoak, esate baterako.

Udalak bultzatu ditu egun osoan zehar luzatuko diren ekitaldiak, askotariko gizarte taldeekin batera. Goizeko zortzi eta erdietan hasi da eguna, alarma-deiarekin eta Santa Maria elizako kanpai-hotsekin. Hala, duela 85 urte Durangoko bizilagunei etsaien hegazkinak iritsi zirela ohartarazi zietenekoa gogoratu dute.

Goizean, Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak sugarra piztu dute Santa Maria elizako atarian, ezbehar horretako biktimen omenez. Arratsaldean ere omenaldia egingo diete, lore-eskaintza baten bitartez.

Julian Rios alkateordeak data hori oroitzearen garrantzia nabarmendu du eta, azpimarratu duenez, "duela 85 urte Durangon gertatutakoa munduko beste tokietan gertatzen ari da orain; Ukraina, Yemen edo Palestinan, esate baterako.

Bestalde, Durangoko alkateak "memoria, justizia eta erreparazioa" babestearen garrantzia nabarmendu du, 300 hildako baino gehiago utzi zituzten aire erasoen 85. urteurrenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Durango Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra gaur