Gizartea -

Ostalaritza

Bilbok maiatzaren 1ean kenduko ditu pandemian zehar jarritako terrazak

Ondorioz, Aste Santuan oraindik mantenduko dituzte. Maiatzaren 1etik aurrera, ostera, denboraldirako baimenek soilik jarraituko dute indarrean.

Terrazak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Terrazak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Terrazak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak bukatutzat emango ditu maiatzaren 1ean ostalaritza terrazak jartzeko aldi baterako eta ezohiko baimenak, hau da, covid-19 pandemiagatik emandakoak. Ondorioz, Aste Santuan zehar oraindik mantentzea posible izango da.

Era berean, mahai gehiago zein Zazpikaleetan moduluak jatzeko aukera eta covid garaian emandako ezohiko beste edozein baimen amaituko da.

Bilbo 2022 Planaren Jarraipen Batzordean adostu dute neurriaren bukaera, Udalbatzako talde politiko guztien babesarekin: EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP.

Erabakia hartzeko orduan, irizpide epidemiologikoak izan dituzte kontuan, osasun egoerari lotutako murrizketak bertan behera geratu ondoren. Gainera, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin aztertu dute neurria, "azken bi urteetan egin bezala", Udalak ohar batean azaldu duenez.

Ondorioz, maiatzaren 1etik aurrera denboraldirako baimenek soilik jarraituko dute indarrean, eta terrazek pandemia baino lehen zuten tamaina berreskuratuko dute.

Gainera, 2022an terrazen azalera handitzeko eskaerarik ez dute aztertuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Tabernak Koronabirusa