Gizartea -

BIZKAIA

Sute handi batek ibilgailu kontzesionario bat kiskali du Erandion

Sua arratsaldean piztu da Erandioko ibaiertzean dagoen kontzesionario batean, Arrontegiko zubiaren azpian. Ez da zauriturik izan, baina hogei bat auto erre dira.

Suak Erandioko kontzesionario bat kiskali du. Argazkia: EFE
Suak Erandioko kontzesionario bat kiskali du. Argazkia: EFE
Erandioko kontzesionario batean izandako sute batengatik leihoak ixtea gomendatzen dute

0:43

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute handia izan da arratsalde honetan Erandioko ibilgailu kontzesionario batean. Ez da inor zauritu, baina kalte material handiak izan dira.

Garrak 17:30 inguruan piztu dira Arrontegiko zubipean dagoen Mazda konpainiaren kontzesionarioan, eta ke laino handia eragin dute.

Suhiltzaileak 18:00etarako bertaratu dira eta 20:15etarako sua itzaltzea lortu dute. Eraikina jendez hustu dute eta ez da zaurturik izan. Alabaina, suak hogei bat auto kiskali ditu.

SOS Deiak larrialdietako zerbitzuak etxeko leihoak ixteko gomendioa egin du, garrek ke handia eragin dutelako Erandion. Bilboko bizilagunei ere aholku bera eman die Udaltzaingoak.

Horrez gain, sutearen ondorioz, metroaren lehen lineako zerbitzua ia ordubetez eten behar izan dute. Edonola ere, zerbitzua martxan dago jada.

 

Sutea Erandioko ibilgailuen kontzesionario batean
Sutea Erandioko ibilgailuen kontzesionario batean
Sutea Erandioko ibilgailuen kontzesionario batean

0:09
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak