Politika -
Memoria historikoa
Orain arte Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Juantxo Agirre Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak aurkikuntzaren berri emango dute asteazken honetan.
Agentziak | EiTB Media
Orain arte Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Juantxo Agirre Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak aurkikuntzaren berri emango dute asteazken honetan.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, aurkikuntza Begoñako Argia proiektuaren baitan egin du Aranzadik. Udalak diruz lagundutako egitasmoa da.
Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak, Asier Abaunza Hiri Plangintzako zinegotziak eta Lourdes Herrasti eta Anartz Ormaza Aranzadiko kideek Artolazabal, Aburto eta Agirre lagunduko dituzte aurkezpenean.
Aranzadi Elkarteko arkeologo talde batek, Gogora Memoria Institutuaren eta Bilboko Udalaren babesarekin, lanak hasi zituen 2021eko abenduan, Begoñako hilerrian lurperatutako Gerra Zibileko biktimak hobitik ateratzeko. Hilerria 2003tik itxita dago.
Bilboko Udalak gorpuzki guztiak lurpetik atera nahi ditu, tokia parke publiko bihurtzeko helburuarekin, Begoñako Argia proiektuaren baitan.
Bi eremuetako batean hasi dira lanean, eskuragarri dauden agirien arabera, Gerra Zibileko biktimak lurperaturik daudelako.