Gizartea -

Polonia

EITBko Erredakzio Kontseiluak Pablo Gonzalez askatzeko eskatu eta erakundeen jarrera kritikatu du

Halaber, kazetari euskal herritarraren eskubideen defentsan gehiago egin dezatela eskatu die EITBko Erredakzio Kontseiluak Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. Duela hilabete atxilotu zuten Polonian, eta maiatzaren 29ra arteko behin-behineko espetxealdia ezarri diote.

Pablo Gonzalez kazetaria artxiboko irudi batean.
Pablo Gonzalez kazetaria artxiboko irudi batean.
Pablo Gonzalez kazetaria artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Gonzalez kazetari euskal herritarra askatzeko eskatu du EITBko Erredakzio Kontseiluak, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza auzi honetan nahikoa egiten ari ez direla salatuta.

Gonzalez duela hilabete atxilotu zuten Polonia eta Ukraina arteko mugan, berriemaile lanetan ari zenean. Espioitza egotzita, maiatzaren 29ra arteko espetxealdia ezarri zioten, eta egun inkomunikatuta jarraitzen du.   

"Pablo Gonzalez euskal kazetaria askatzeko eskatzen dugu, eta Poloniako agintariak Gonzalezek herritar eta kazetari bezala dituen oinarrizko eskubideen kontra ari direla salatzen dugu", adierazi du EITB Erredakzio Kontseiluak ohar batean.

Halaber, "Espainiako Gobernuaren eta euskal erakundeen jarrera epela" salatu dute eta, ildo berean, Gonzalezen "eskubideen alde gehiago" egin dezatela eskatu diete instituzioei.

"Ezin da kazetari baten espetxeratzea justifikatu bere nazionalitatea, hizkuntza edo kazetaritza lana aitzakia bezala erabiliz. Informazio eskubidearen alde agertzen gara", azpimarratu dute.

Horrez gain, EITBko Erredakzio Kontseiluak bere "babesa" helarazi dio Gonzalezen familiari, berarekin harremanetan jartzeko aukerarik ez dutela gogoratuta.

Pablo Gonzalez kazetariaren lagunek eta lankideek bat egin dute haren askatasuna eskatzeko
Pablo Gonzalez kazetariaren lagunek eta lankideek bat egin dute haren askatasuna eskatzeko
Pablo Gonzalez kazetariaren lagunek eta lankideek bat egin dute haren askatasuna eskatzeko

1:26

  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Iparraldea albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak EITB Taldea Kazetaritza albisteak Errusia-Ukraina gerra Polonia