Gizartea -
Bizkaia
Bilbon 13 urteko mutiko bati egindako erasoa ikertzen ari da Ertzaintza
Sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daitekenez, mutikoa belauniko jarri zuten eta buruan bi ostikada eman zizkioten. Erasotzaileak bi adingabe dira.
EITB MEDIA
Ertzaintza 13 urteko mutiko bati Bilboko Txurdinaga auzoan egindako erasoa ikertzen ari da.
Sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daitekeenez, erasotzaileak bi dira. Mutikoa belauniko jarri zuten eta bietako batek buruan bi ostikada eman zizkion.
Biktima Ibarsusi futbol taldeko jokalaria da, eta erasoa talde horren futbol zelaiaren inguruan gertatu zen duela egun batzuk.
Klubak erasoa gaitzetsi du eta mutikoaren gurasoei "behar duten guztirako" laguntza eskaini die.
Halaber, gertatutakoa argitzeko, Bilboko Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin elkarlanean ari direla jakinarazi du.