Gizartea -
ERRUGBIA
Federico Martin Aramburu Biarritz Olympiqueko jokalariaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Hungarian
Federico Martin Arambururen hilketagatik atxilotzen duten bigarren pertsona da Loïk Le Priol eskuin muturreko militantea. Emakume bat ere atxilotu dute eta Polizia hirugarren pertsona baten bila ari da.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Federico Martin Aramburu Biarritz Olympique taldeko jokalari ohiaren ustezko hiltzailea atxilotu dute bart Hungarian, Pariseko Fiskaltzak asteazken honetan jakinarazi duenez.
Loïk Le Priol, 27 urteko militar ohi eta eskuin muturreko militantea da atxilotu dutena.
Aramburu larunbatean hil zuten Parisen, antza denez taberna batean gertatutako liskar baten ondorengo tiroketan. 42 urte zituen.
Poliziak egiten duen bigarren atxiloketa da. Izan ere, aurrez Loïk Le Priolen neskalaguna atzeman zuten, hilketaren konplize izatea leporatuta. Polizia larunbatetik ihes eginda dagoen Romain B eskuin muturreko militantearen bila ari da. Arambururi tiro egitea leporatzen diote Romaini, nahiz eta itxura ez zion jo.
Federico Martin Arambururen aldeko hileta elizkizuna larunbatean egingo dute Biarritzen.