Gizartea -

Koronabirusa

Asintomatikoek eta koronabirus kasu arinek ez dute berrogeialdirik egin beharko

Astelehenetik, arrisku handiko pertsonek eta kasu larriek baino ez dute egin beharko koarentena.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Publikoko Batzordeak, non erkidegoek eta Osasun Ministerioak ordezkaritza duten, covid-19ari aurre egiteko Kontrol eta Zaintza Estrategia aldatzea erabaki dute astearte honetako bileran, pandemiaren faserik okerrena atzean utzi ondoren.

Horrela, neurri berriak datorren astelehenetik aurrera izango dira indarrean, eta beti ere arreta zerbitzuen okupazio "maila baxua" den bitartean aplikatuko dira.

Covid-19aren kontrolari dagokionez, kasu arinak eta asintomatikoak ez dituzte bakartuko, eta harreman estuek ez dute koarentenarik egingo aurrerantzean.

Zentzu horretan, prebentzio neurrien inguruko gomendioak emango dituzte, esparru guztietan musukoa erabiltzea eta pertsona zaurgarriekin harremanak saihestea, esaterako.

Omikronen BA.2 azpialdaera aurrekoa baino % 30 kutsakorragoa da, Miren Basaras adituak ohartarazi duenez
Omikronen BA.2 azpialdaera aurrekoa baino % 30 kutsakorragoa da, Miren Basaras adituak ohartarazi duenez
Omikronen BA.2 azpialdaera aurrekoa baino % 30 kutsakorragoa da, Miren Basaras adituak ohartarazi duenez

6:32

Esparru zaurgarrietan, osasun zentroetan adibidez, "isolamendu eta kontrol neurri bereziak martxan jarri ahal izango dira", baina Osasun Ministerioak ez du xehetasun gehiagorik eman.

Gainera, diagnostiko probak egiteko argibideak aldatu dira; izan ere, orain arrisku faktoreak dituzten pertsona zaurgarriei (60 urtez gorakoak, immunoeskasia dutenak eta haurdunak), esparru zaurgarrietan eta kasu larrietan egingo dituzte.

Osasun Publikoko Batzordearen ahotan, "Espainiako biztanleriaren immunizazio maila altuak epidemiologian aldaketa ekarri du, estrategia ezberdin baterako trantsizioa babestuz, pertsona eta esparru zaurgarrietan arreta jarriz eta covid-19 kasu larriak jarraituz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea