Gizartea -

Eguraldia

Valentziatik Loiura zihoan hegaldi bat Santanderrera desbideratu dute, haizeagatik

Euskal Herriko hainbat tokitan 100 km/h-tik gorako boladak neurtu dira: Ilarduian, 134 km/h; Oizen, 117 km/h; Urduñan, 111 km/h, Kapilduin, 109 km/h, eta Orozkon, 102 km/h.

Hegazkin bat Loiun lur hartu nahian. Argazkia: EFE
Hegazkin bat Loiun lur hartu nahian
Hegazkin bat Loiun lur hartu nahian. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetako haizearen eraginez, Valentziatik Loiura zihoan hegaldi bat Santanderrera desbideratu behar izan dute gaur goizean, AENAko iturriek jakinarazi dutenez.

Air Nostrum konpainiaren hegaldiak 08:00etan lur hartu behar zuen Bilboko aireportuan, baina Santanderrekoan egin du azkenean.

AENAk azaldu duenez, azken orduotan haizeak hego-ekialdetik jo du, pistaren norabide berean, eta, beraz, gutxiago eragiten diete aparatuei. Loiun haizeak hego-mendebaldeko ukitua duenean sortzen dira arazo gehienak, orduan haizeak pista zeharkatzen baitu.

Hego-ekialdeko haize zakarra tarteko, abisu horia ezarri dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia aktibatu du biharko ere Nafarroa iparraldean eta erdialdean.

Euskal Herriko hainbat tokitan, 100 km/h-tik gorako boladak neurtu dituzte: Ilarduian, 134 km/h; Oizen, 117 km/h; Urduñan, 111 km/h; Kapilduin, 109 km/h; eta Orozkon, 102 km/h.

Haizeak hainbat eragozpen eragin ditu errepideetan. Haizeak bide-seinaleak mugitu ditu, eta, ondorioz, errei bana moztu behar izan dute AP-8 autobidean, Zornotzan, Donostiara bidean, eta A-15ean, Astigarragan, Iruñera bidean.

Derioko eraikin bateko teilatuaren zati bat askatu da haize-bolada bortitzengatik
Derioko eraikin bateko teilatuaren zati bat askatu da haize-bolada bortitzengatik
Derioko eraikin bateko teilatuaren zati bat askatu da haize-bolada bortitzengatik

0:48
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal mendiak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak