Gizartea -

eguraldia

Hodeiak ugarituko dira aste hasiera honetan

Aste hasiera hodeitsu etorriko da, baina, oro har, ez da euri handirik espero. Tenperaturek, berriz, arinki jaistera egingo dute.

Hodeiak Iurretan (Bizkaia). Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga
Hodeiak Iurretan (Bizkaia). Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga
Hodeiak Iurretan (Bizkaia). Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste hasiera honetan estaliago egongo da zerua, azken egunotan ez bezala. Edonola ere, tenperaturak aldaketa handirik gabe mantenduko dira eta, oro har, ez da euri handirik espero, salbuespenak salbuespen.

Euskalmet agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean hodeiak ugariagoak izango dira, eta hego haizea indartu egingo da. Hego ekialdeko haizea izango dugu hizpide, beraz, eta bolada oso gogorrak izango dira, haizeguneak ez diren tokietan ere bai.

Hego haize horrekin, kostaldeko tenperaturak ildo beretik jarraituko du; barnealdeko maximoak bizpahiru gradu jaitsi daitezke. Zerua hodeitsu egongo da, batez ere barnealdean, eta han-hemenka euri txikia egingo du.

Asteartean barnealdean giroa goibela izango da, eta noizbehinka euri txikia egingo du. Tenperatura maximoak beste gradu pare bat jaitsiko dira eta neguko itxura izango dute zenbait lekutan.

Kostaldean ateri eutsiko dio eta, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi izango direnez, saretuago egongo da; giro epela izango dugu han. Hego-ekialdeko haize zakarra espero da, bolada oso gogorrekin.

Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak