Gizartea -

Arrazismoa

Arrazismoaren aurkako XXV. Martxak Irun eta Hendaiako mugako kontrol selektibo eta arrazistak salatu ditu

Beste urte batez Pasaia eta Donostia batu ditu SOS Arrazakeriak, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bultzatutako martxak. Ehunka lagun bildu dira gaur 'Pasa. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka' lelopean.

Un momento de la marcha entre Pasaia y San Sebastian. Foto: Euskadi Irratia.
Un momento de la marcha entre Pasaia y San Sebastian. Foto: Euskadi Irratia.
Cientos de personas se unen contra el racismo en la marcha anual entre Pasaia y Donostia

1:30

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bildu dira gaur Pasaia eta Donostia artean egin den Arrazakeriaren kontrako 25. martxan, 700 lagun, antolatzaileen esanetan. Aurten azpimarra jarri nahi izan dute Irun eta Hendaia arteko mugan migratzaileek jasan behar izaten duten "kontrol selektiboan" eta horrek migratzaileak uzten dituen "babesik gabeko egoeran". 

SOS Arrazakeriak, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bultzatutako protesta 11:45ean abiatu da Trintxerpetik, eta 13:45 aldera amaitu da Gipuzkoa plazan, eta ez Boulevardean ohi gisa, leku faltagatik.

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren bezperan egin den martxak, jai giroan lotu ditu bi puntuen arteko kilometroak, Pasa. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka lelopean.

Bat egin dute protestarekin 57 kolektibo sozialek eta pankarta ugari eraman dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, "Erbesteratuak izan ginen, babesleku izan gaitezen" edo "babesleku izan gaitezen" bezalakoak idatzita haietan.

Gros parean emakumeen batukada bat batu zaie Gipuzkoa Plazara iritsi arteko metroak alaitzeko. Behin helmugara iritsita, antolatzaileek testu bat irakurri dute, salatzeko "Bidasoa ibaiaren 40 metroak iparraren eta hegoaren arteko amildegi" bihurtu direla. 

Hain zuzen ere gogoan izan dute iaz iragaitzazko hiru migratzailek galdu zutela bertan bizia; baita, nola ez, duela zortzi egun ibaia gurutzatu nahian Bidasoako uretan desagertu zen migratzaile senegaldarra ere. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak