Gizartea -
GI-2630
Udanako errepidea ez dute ostiral honetan zabalduko, eta itxita jarraituko du
Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, Legazpi eta Oñati arteko GI-2630 errepideak itxita jarraituko du "garraiolarien grebak eragina izan baitu errepidean egiteko gelditzen diren lanetan".
Agentziak | EiTB Media
Legazpi eta Oñati arteko Udanako errepideak itxita jarraituko du, "garraiolarien grebak eragina izan baitu errepidean egiteko gelditzen diren lanetan, eta, horregatik, ezinezkoa izango da behin behinean errei bat zabaltzea, iragarri zen bezala", Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez.
Bada, foru erakundeak jakinarazi duenez, GI-2630 errepideak itxita jarraituko du datozen egunetan. Iazko abendutik itxita dagoen errepidea ostiral honetan irekiko zela iragarri arren, ezingo da ireki.
Aldundiak erantsi duenez, "garraiolarien grebak eragina izan du irekiera hori posible izan zedin egin gabe zeuden lanetan", eta egun ezin da irekiera data berririk zehaztu.