Gizartea -

Gandua

Saharatik iritsitako hauts laino batekin estali ditu hego-haizeak Euskal Herriko kaleak

Ganduak utzitako hautsa ibilgailuetan zein kaleko eserleku eta altzarietan ikusi da goizetik. Gainera, lokatz euria ekarri du Euskal Herriko zenbait tokitara.

Gandua Euskal Herrira heldu da
Gandua Euskal Herrira heldu da
Saharako hondarrak Euskal Herriko kaleak estali ditu

0:50

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ganduaren irudiak nonahi zabaldu dira goizetik, baina zer da zehazki eta zer ondorio ditu? Atmosferan jazotzen den eguraldiaren fenomeno bat da. Airean harea eta hauts partikulak daudenean gertatzen da, eta, kasu batzuetan, lurra eta errautsak ere izaten ditu.

Zer da gandua?
Zer da gandua?
Zer da gandua?

1:22

Espainiako hegoaldea astintzen ari den enbatak Saharatik iritsitako hauts masa bat ekarri du Euskal Herrira. Horren ondorioz, haizearen kalitatea txarra izan daiteke, eta osasunari kalte egiterainoko ondorioak izan ditzake: begietako narritadura, eztula... Horregatik, arnasa hartzeko arazoak dituztenei maskara erabiltzea gomendatu diete.

Ganduak, baina, ez ditu soilik ibilgailu eta kaleko altzariak hauts ilun batekin estali. Murtzian eta Almerian, adibidez, agertoki are erakargarriagoa utzi du. Izan ere, zeruek kolore laranja hartu dute hainbat lekutan. Bestalde, lokatz euria ekarri du Euskal Herriko zenbait tokitara.

Saharako hondarra hego-haizeari esker Gasteizera iritsi da
Saharako hondarra hego-haizeari esker Gasteizera iritsi da
Saharako hondarra hego-haizeari esker Gasteizera iritsi da

0:45

Abisu horia haizeagatik

Atzoko 21:00etatik, Hego Euskal Herrian abisu horia dago, haize-bolada bortitzengatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, haizeguneetan 100 km/h-ko ufadak izan daitezke. Hala, neurriak astearte honetako 15:00ak arte iraungo du. Nafarroan, bestalde, abisua egun osoan izango dute indarrean.

Gaur, hego-ekialdeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, batez ere mendi inguruetan. Kostaldean, 80 eta 100 km/h artekoak izango dira, batez ere ekialdean.

Haizeguneak ez diren lekuetan ere, abisu horia aktibatuko da asteartean. Kasu horretan, 80 km/h-tik gorako boladak espero dira Gipuzkoan eta Araban; Bizkaian, berriz, 60 eta 80 km/h-koak. Foru Erkidegoan, 70 km/h-koak izango dira, gutxi gorabehera. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendebaldeko Sahara