Gizartea -
Ordu aldaketa
Ordu aldaketa, gaur: 02:00etan 03:00ak
Erlojua ordubete aurreratuko da martxoko azken larunbatetik iganderako ordu txikietan, udako ordutegira moldatzeko. Ondorioz, ordubete beranduago izango dira egunsentia eta ilunabarra.
EITB Media
Martxoko azken larunbatetik iganderako ordu txikietan ordua aldatu beharko da, udako ordutegira moldatzeko. Igande goizaldean, ordubete aurreratu beharko ditugu erlojuak, 02:00etan 03:00ak izango baitira. Ondorioz, egunsentia eta ilunabarra beranduago izango dira.
Europar Batasunak 2001ean ezarri zien derrigorrezko ordu aldaketa estatu kideei, aurrezteko helburuarekin. Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordu aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, 4,6 milioi europarren % 84ren adostasunarekin.
2019an, Europako Parlamentuak erabakia berretsi eta urtebeteko epea ezarri zuen egitasmoa gauzatzeko. Ezinezkoa izan zenez, 2021era atzeratu zuten, baina, egun, EBko estatu kideek ordua aldatzen jarraitzen dute.